Olalden bigarren auzokonposta gunea jarri da

Olalden bigarren auzokonposta gunea jarri da, bizilagunek hondakinen inguruan egindako eskaera erantzun ahal izateko. Momentuz, itxaron-zerrendan zain zeuden Olaldeko bizilagunek erabili ahal izango dute gune hau euren hondakin organikoak autokudeatzeko.

Aurreko ikasturtean, Eskola Agenda 21n ikasleek auzokonposta gune gehiago eskatu zituzten herrian, hondakin organikoa autokudeatu ahal izateko. Olaldeko gune berri honekin, urrats ttiki bat eman dugu pisu-blokeetan bizi diren herritarrek ere organikoa euren kabuz kudeatzeko aukera izan dezaten.

Gehigarriak

Olalden bigarren auzokonposta gunea jarri da