Larre Planaren jarraipen batzarra izango da larunbatean, abeltzainekin

Urteko balorazioa egin eta aurrera begirakoak adostuko dira

Larunbatean (hilak 3), herriko abeltzainekin batzarra egingo du Udalak, Larre Planaren baitan, urtean zerha egin diren lanen berri emateko eta aurrera begirakoak adosteko. Bilera udaletxeko areto nagusian izango da, 11:30ean.

Apirilean bildu ziren batzar irekian Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta herriko abeltzainak, Larre Planaren nondik norakoen inguruan hitz egin eta egitekoak zehazteko. Etzi izango den bilera honen jarraipena izango da. 

Gehigarriak

Larre Planaren jarraipen batzarra izango da larunbatean, abeltzainekin