Auzolanarentzako ordenantza sortu du Udalak
Azaroko ohiko udalbatzarra izan zen atzo: puntu guztiak ahobatez onartu zituzten EH Bilduko eta EAJko zinegotziek. Horien artean, EH Bilduk aurkeztutako bi mozio: bata, emakumeenganako indarkeriaren kontra eta bestea, Euskararen Egunari buruzkoa.
Auzolana arautzeko ordenantzari hasierak onarpena eman zitzaion atzo. Landa eremuan aspaldiko ohitura da auzolanarena eta Jexux Leonet alkateak ordenantza "garrantzitsua" izan daitekeela adierazi zuen, "auzolana babesteko".
Lintzirin biziberritzeko hitzarmenak
Lintzirin eremuarekin lotura zuzena duten bi gai ere landu ziren. Batetik, Ramon Vizcaino zegoen tokian jarduera industriala martxan jarriko duen Argitze-Eder SL enpresarekin Udalak hitzarmen bat sinatu du, bidearen konponketako finantzaketaren zati bat enpresak bere gain hartzea onartuz.
Leonetek Ramon Vizcaino zegoen tokian berriz jarduera industriala martxan jartzera doala eta, adierazi zuen "Lintzirin biziberritzea dugu helburu, eta horren barruan dago inguruan dauden eraikin zaharretan jarduera iraunkorrak martxan jartzea. Gustura geratu gara inplantazio industriala lortu delako".
Oraintxe bertan Lintziringo barne-errepidea konpontzeko lanak martxan daude. Udalak eta Carrefourrek hitzarmena sinatu dute eta, ondorioz, merkatalguneak lanen %25aren finantzako bere gain hartuko du. "Foru Aldunditik finantzaketa lortzen saiatu gara, baina ez dugu lortu".
Protokolo gastuak
Azaroko protokolo gastuak 785,31 € izan dira (bidaia, lore- eskela, ikurrinetan...).
Honez gain, udal aurrekontuaren exekuzioa ere www.oiartzun.eus-en publiko dagoela jakinarai zen atzo.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika