Ostiralean, gazteak eta etxebizitzari buruzko jardunaldiak

16 eta 35 urte arteko herritarren iritziak jasotzea da helburua

Datorren ostiralerako (hilak 16), Oiartzun, gazteak eta etxebizitza izeneko jardunaldia antolatu dute Udalak eta Aztikerrek. Udaletxeko areto nagusian izango da saioa, 16:00etatik aurrera.

16 eta 35 urte arteko oiartzuarrek emantzipatzeko eta etxebizitza eskuratzeko duten egoeraren diagnostikoa egiten ari garen honetan, adin-tarte horretako gazteei bideratutako jardunaldia da.

Jardunaldian esperientzia errealak ezagutzeko aukera izango da eta Oiartzungo gazteek orain arte esan dutenaren berri emango da, besteak beste.

Orain arte, adin tarte horretako oiartzuarren %15ak parte hartu du diagnostikoan (inkestak erantzunez, elkarrizketa saioetan...). Gaur, jardunaldietan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herriko gazteak, bai eurak eta bai Udala kezkatzen dituen gai honetan urratu daitezkeen bideak ezagutzeko, hausnartzeko eta indarrak batzeko.

Udalarentzako gazteen nahiak eta beharrak bertatik bertara ezagutzea beharrezkoa da aurre begira Etxebizitza egitasmo hobea eta herriari egokitua garatu ahal izateko.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA:

16:00-16:15: Ongietorria.

16:15-17:00: Oiartzungo azterketaren emaitzen aurkezpena.

17:00-17:15: Atsedena.

17:15-18:30: Esperientzia eta ereduen aurkezpenak:

1) Gurutzeko etxebizitza kooperatiba.

2) Errezilgo auzoetxea.

3) Amsterdamgo (herbehereak) belaunaldi-arteko esperientziaren bideoa.

18:30-18:45: Oiartzungo Etxebizitza Bulegoaren aurkezpena.

18:45-19:30: Herrirako proposamen eta aukerak.

19:30-20:15: Ekarpenen antolaketa eta lehenestea.

20:15-20:30: Agurra eta luntxa.