Larunbatean itzaliko da Arditurriko txondorra

Olentzeroren Laguntzaileek hartuko dute ikazkinek egindako ikatza

Arditurriko txondorra bisitatzera joan ez denak, azkeneko egunak ditu hauek. Izan ere, datorren larunbatean (hilak 17), itzaliko da.

Ohi bezala, Olentzeroren Laguntzaileek hartuko dute ikatza, hilaren 24an Doneztebe plazara ekartzeko Olentzero eta Maridomingi iristen direnerako.

Larunbateko festa 17:00etan hasiko da, Arditurriko aparkalekutik Soinueneako musikariekin abiatuko den kalejirarekin. 17:30ean, Lur Kortaren ipuin-kontaketa izango da eta 18:00etan, Olentzeroren Laguntzaileak menditik jaitsi eta ikazkinek hilabete honetan egindako ikatza hartuko dute.

Oiartzuarrok txondorra egiteko testigua pasatuko dugu aurtengoan eta datorren urtean, Ataunen piztuko da.

Gehigarriak

Larunbatean itzaliko da Arditurriko txondorra