Prosa eta Poesiako sariak larunbatean banatuko dira

Prosa eta Poesia lehiaketako sariak datorren larunbatean, hilak 17, banatuko dira. 11etan hasiko da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian.

Epaimahaia osatu duten herriko literatura, kultura eta euskara arloko kideek banatuko dituzte sariak, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziaren eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariaren gidaritzapean.

Aurten, Ibargain Musika Eskolako musikariek lagundutako saioa izango da. Bukaeran, herriko idazleek aurten argitaratutako liburuak zozkatuko dira. 

Gehigarriak

Prosa eta Poesiako sariak larunbatean banatuko dira