Anariren kontzertua antolatu dute Udalak eta Antiju Morik talde feministak

Hilaren 23ko kontzerturako sarrerak asteburuan jarriko dira salgai

Oiartzungo Udalak eta Antiju Morik talde feministak elkarlanean antolatu duten Anariren kontzertuaren berri eman dute. Azkoitiko abeslariak bere azken lana (Epilogo bat) aurkeztuko du hilaren 23an (ostirala), udaletxeko areto nagusian, 22:00etan.

Asteburu honetatik aurrera, sarrerak salgai egongo dira 8 €tan toki hauetan: Elorsoro kiroldegia, Amazkar, Makutxo eta Garmendi txokolategia. Egunean bertan ere, prezio berean egongo dira salgai sarrerak. Guztira, 160 sarrera jarriko dira salgai.

Udalak publikoki eskertu nahi du Antiju Moriken elkarlanerako proposamena eta feminismotik kulturgintzan ere eragin daitekeela eta beharrezkoa dela erakusteko egiten duten lana.

Gehigarriak

Anariren kontzertua antolatu dute Udalak eta Antiju Morik talde feministak