Prosa eta Poesiako sariak banatu dira gaur

LH 3. maila eta batxillergoko 2. maila arteko ikasleek parte hartu dute

Gaur, 29. urtez, Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira, LH 3. maila eta batxillergoko 2. maila arteko herriko ikasleen artean.

Literatura, euskalgintza eta kultura-arloko herritar hauek osatu dute epaimahaia: Nerea Aizpuru; Pello Añorga; Sohalge Arbelaitz; Izar Azpiroz; Imanol Irigoien; Intxixu AEK; Goiatz Labandibar; Aingeru Palomo eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea.

Aurtengoan, Ibargain Musika Eskolako ikasleek lagunduta egin da sari banaketa, zuzeneko musikarekin: Beñat Ibargoien, Haizea Lekuona eta Edurne Saizarren gitarra, flauta eta pianoa jo dute.

Ekitaldiaren bukaeran, 2016an liburuak argitaratu dituzten idazle eta ilustratzaile oiartzuarren liburuak zozkatu dira: Pello Añorga; Idoia Beratarbide; Oier Guillan; Antton Kazabon; Goiatz Labandibar eta Jokin Mitxelenarenak.

SARITUAK:

Prosa:

1. saila (LH 3): Ilargi Ziaurritz Olaziregi eta Aritz Oiartzabal Gonzalez.

2. saila (LH 4): Iraia Zapirain Olasagasti eta Iruri Etxebeste Esnaola.

3. saila (LH 5-6): Lur Lopez Fraile eta, Elaia Erkizia Ortega eta June Caetano Etxebeste.

4. saila (DBH 1-2): Malen Frantsesena Arnaiz eta Kattalin Iriondo Gaztelumendi.

5. saila (DBH 3-4): Malen Elizasu Manterola eta Luix Mitxelena Mitxelena.

6. saila (16-18 urte): Maddi Puy Sorondo eta Maddi Ibarguren Elosegi.

Poesia:

3. saila (LH 5-6): Garazi Elizegi, Maddi Goenaga eta Ibai Sanzberro; eta Unai Eguskitza Martinez.

4. saila (DBH 1-2): Beñat Susperregi Garmendia eta Nagore Etura Mendizabal.

5. saila (DBH 3-4): Laiene Aranburu Gorrotxategi eta June Galardi Zapirain.

6. saila (16-18 urte): Amaia Cortes Carrizo eta Carla Garcia Requena.

Gehigarriak

Prosa eta Poesiako sariak banatu dira gaur