Neguko merkealdirako doako materiala eska dezakete Oiartzungo merkatariek

Neguko merkealdia hasteko gutxi falta da, eta Oiartzungo merkatariek jada eska dezakete kanpaina berezi hauetarako prestatzen dugun materiala. Merkatariek merkealdi garaian idatzizko ohar berriak erakutsi behar izaten dituzte eta hauek euskaraz izateko honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugula gogorarazi nahi diegu:

- MERKEALDIA idatzita duten tirak (erakusleihoan jartzeko).

- ESKAINTZAK idatzita duten kartelak.

- LEHEN/ORAIN txartelak (prezio zaharra eta berria adierazteko).

- Ehunekoen txartelak egiten ditugu: %50, %30...

- Jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzen edo zuzentzen dugu.

- Balegia egiteko talonarioak.

- Fakturak, albaranak, ordainagiriak egiteko talonarioak.

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, indarrean da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo honen barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egiten diegun eskaintza berezia.

Merkealdi garaia hurbiltzen denean, merkealdia jarri ohi duten dendei gutuna bidaltzen diegu zerbitzu hauek gogorarazteko eta eskaerak jasotzeko. Aurten ere gutuna bidali diegu. Hala ere, norbaitek gutuna jaso ez badu edo jasota ere, oraindik eskaerarik egin ez badu, garaiz dabil behar duena eskatzeko.

Zerbitzu hauek guztiak dohainik dira Oiartzungo merkatarientzat, eta merkealdi garaian ez ezik, merkatariek urteko edozein sasoitan egin ditzakete eskaerak.

Eskaerarik egin nahi izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko honako aukera hauek dituzte:

Aurrez aurre egoteko: FERMIÑENE ETXEA. Aialde kalea 2, 1. solairua

Telefonoz: 943 26 01 82

E-postaz: merkatariostalari@tturttur.eus