Zerga eta tasen ordainketen salbuespenak eta hobariak eskatzeko epea ireki da

Otsailaren 28a arte jasoko dira eskaerak udaletxean

Udal zerga eta tasen ordainketan salbuespenak eta hobariak eskatzeko epea ireki da gaur (hilak 9), otsailaren 28a arte.

Salbuespenen onuradun izango dira Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata gainditzen ez dutenak eta, gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko euskal sistemaren prestazio ekonomikoen onuradun direnek.

Zerga eta tasa batzuetan, berriz, hobariak aurreikusten dira baldintza batzuk betetzen dituztenentzako (adibidez, familia ugariak edo hondakin organikoak autokonpostatzen dituztenak).

Bi kasuetan, baldintzak betetzen dituzten herritarrek eskaera udaletxean egin beharko dute, beharrezko dokumentuak aurkeztuz.