Udalak bihar Doneztebe plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko diea egin die herritarrei
Emakume baten bila ari dira Ultzama ibaian. Haren bikotekideak atzo adierazi zuenez, joan den larunbatean ito egin zuen andrea Burlatan, eta haren gorpua ibaira jaurti zuen. Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministak biharko, urtarrilak 18, asteazkena, egin dituen deialdiekin.
Oiartzungo Udalak herritar guztiei dei egin nahi die Doneztebe plazan 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGO EZ!
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika