Ergoiengo Añakadi herribidea konpontzeko lanak hasi dira
Ergoiengo Añakadi herribidea (Portuburu baserritik Añakadira doana) konpontzeko lanak hasi dira. Ondoren, Karrikako Lekungaraiko herribitzea txukunduko da. Lekungaraitik Artikutza bitarteko baserri guztietako postontziak daude gune horretan.
Lan hauek bukatu ondoren, Gurutzetik Elizaldera, Urkabe zeharkatzen duen Fraileen Bideko herribidea konponduko da, eta Ergoiengo Arbelaitz bidea.
Lau herribideen konponketa lanak enpresak berak egingo ditu eta 87.000 € pasatxoko inbertsioa egingo du Udalak lan hauetan.
Arbelaitz bideari bidegorrira lotura egingo zaio
Arbelaitz bideko lanetan, herribidea bera konpontzeaz gain, bidegorrira lotzeko pasabidea egingo da. Honela, Ergoiengo auzotarrek maiz aldarrikatutako oinezkoentzako bide segurua izango dute Arbelaitz bideko baserrietako bizilagunek- Bidegorrira lotuta, oinezkoentzako bide segurua bermatuko da beste auzoekin lotzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika