Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasi da gaur

Helbideratutako kobraketak martxoaren 15ean egingo dira

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki da gaur (hilak 15). Bi hilabeteko epea izango dute herritarrek udalarekin duten zerga betebehar hau ordaintzeko, apirilaren 15a arte.

Ordainketak helbideratuak dituzten oiartzuarrei martxoaren 15ean kobratuko zaie dagokien kopurua.