Martin Beramendi absolbitu arren, 2003-2007 legegintzaldian irregulartasunak egon zirela frogatutzat eman dute epaitegiek

Gobernu Taldeak kudeaketa eredu gardena eta herritarren interesak lehenesten dituena berretsi du

2003-2007 legegintzaldian, Martin Beramendi alkate zela (garai hartan EA ordezkatuz, HamaikaBat sortu aurretik), gertatu ziren irregulartasun larriak argitzeko bidea egin du Oiartzungo Udalak azken urteetan.

Mendibilgo Txarako obretan egindako ustezko prebarikazioarengatik eta dokumentu ofizialen zaintzan ustez egindako lege-hausteengatik epaitu dute Beramendi. Donostiako Zigor Arloko epaitegiak lehen auzia eta Gipuzkoako Audientzia Probintzialak bigarrena.

Irregulartasunak, frogatuta

Bi auzietan irregulartasunak egon zirela frogatutzat jo dute epaitegiek, nahiz eta Beramendi absolbitu egin duten bi kasuetan.

Mendibilgo Txarako lanetan, "frogatua geratu da Beramendik Administrazio Publikoaren Kontratuen Legea ez zuela bete eta prozedura administratiborik gabe, arbitrarioki, modifikatua zuela udal kontratu bat". Absobiltzeko argudioa, epaileen iritziz "akusatuak ez zekiela zuzenbidearen kontra ari zenik" izan da.

Dokumentuen zaintzan, berriz, nahiz eta udaletxeko dokumentuak EAko egoitzara eraman zituela onartu zuen Martin Beramendik berak ("bere lan politikoa egin ahal izateko") eta epaimahaiak frogatutzat jo du "udaletxetik dokumentazioa faltatu zela eta horiek bilatzen aritu behar izan zutela udal departamenduek", Alkartetxean agertu ziren dokumentazio-kaxak Beramendik berak eramandako berberak ote ziren ezin izan dela frogatu esan du epaimahai herrikoiak.

Herritarren interesak lehenesten dituen kudeaketa berresten du Gobernu Taldeak

Oiartzungo Udalak epaitegiek emandako bi sententziak onartzen diut. Hala ere, Gobernu Talde honentzako 2003-2007 legegintzaldiko gobernantza eredua ez dela eredugarria argi utzi nahi du. Era berean, egon ziren irregulartasunak gaitzesten ditu, epaitegiak arduradunak identifikatzeko gai izan ez badira ere.

Besteak beste, 2003-2007 legegintzaldian egin ziren neurriz kanpoko protokolo gastuek (lau urtean 183.600 € gastatu zituen Beramendiren taldeak) Kode Etikoa sortu zen 2007-2011 legegintzaldian eta Gobernu Talde honek bere egina du protokolo hori. Kode Etikoa onartu zenetik, baita ere, herritarrei hilero Udalaren gastuen berri ematen da.

Oiartzungo Udala kudeatzen daudenek herritarrekiko arduraz eta errespetuz lan egin behar dutela uste dugulako, Gobernu Talde honek legegintzaldi honetako gobernu-eredua gardena, arduratsua eta herritarren interesak lehenesten dituena izango dela berresten du. Kudeaketako irregulartasunek gehien kaltetzen dutena Oiartzungo herria beria baita.