19 puntu landuko dira
Otsaileko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean, hilak 22, 19:00etan.
Hauxe da landuko den gai-zerrenda:
1) Aurreko batzarraldiei dagokien akten onarpena.
2) Martxoaren 19an Oiartzunen deituta dagoen herri galdeketaren aldeko adierazpena, EH Bilduk aurkezturikoa.
3) 2017ko martxoaren 8a dela eta EH Bilduk aurkezturiko mozioa.
4) Hondakinen kontsorzioaren 2017ko tarifen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
5) Oiartzungo Udala Gipuzkoako Lurralde Historikoko Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espaziora atxikitzea.
6) Lanbarren poligonoko LAN-1A azpiarearen Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
7) OKISAri 2017ko diru-laguntza.
8) Kirol talde eta elkarteei 2016/17 denboraldiko funtzionamendu gastuetarako diru-laguntzak.
9) Oarsoaldea SAren 2017ko Gestio Planaren onarpena.
10) 2017. urterako Udaleko osasun jardueren Plangintza txostenaren aurkezpena eta onespena.
11) Elizalde Herri Eskolako Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2016. urteko Txostenaren aurkezpena eta onespena.
12) Udal biltegiko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2016. urteko Txostenaren aurkezpena eta onespena.
13) Ibarburuene eraikineko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2016. urteko Txostenaren aurkezpena eta onespena.
14) Kultur etxeko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2016. urteko Txostenaren aurkezpena eta onespena.
15) Fermiñen eraikineko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2016. urteko Txostenaren aurkezpena eta onespena.
16) Udaletxerako Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2016. urteko Txostenaren aurkezpena eta onespena.
17) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
18) beste organoen jardueraren jarraipena.
19) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika