Datorren larunbatean Zuhaitz Eguna izango da

Pikogaraten haritzak aldatuko dira

Hilaren 18rako (larunbata), Zuhaitz Eguna antolatu du Oiartzungo Udaleko Ingurumen sailak. Herriko haurrekin batera Gurutzeko Andalarregi eremuan bertako haritzak landatzea da helburua (Pikogaraten, Irungo mugan).

Parte-hartzaileek bi aukera izango dituzte, bi kasuetan Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik abiatuta: goizeko 9etan oinez abiatuta joatea, edo 10etan autobusez. Autobusa dohainik izango da, baina aldez aurretik ikastetxeetan izena eman beharko da.

Zuhaitz-landaketa bukatuta, Udalak hamaiketakoa eskainiko die bertaratutakoei. 

Gehigarriak

Datorren larunbatean Zuhaitz Eguna izango da