48 haurrek parte hartu dute atsolorran

Euskaraz eta euskal kulturan hezteko konpromisoa hartu du Oiartzunek

2016an jaiotako haurren atsolorra izan da gaur, hilak 19. Jaioberrientzako ongietorri erritu honetan iaz jaio ziren 84 haur oiartzuarretako 48k, euren guraso, senide eta aiton-amonek hartu dute parte.

Josune Cousillas Kultura zinegotziak haur oiartzuarrak komunitatearen ardura direla gogora ekarri du, eta euskaraz eta euskal kulturan hezteko konpromisoa "sinatu" da Larraitz Aristizabal eta Aritz Oiartzabal Kapeo-k txalapartaz lagunduta.

Musikak eta kantuak tarte garrantzitsua izan du atsolorran: Lur Gaztelumendik atsolorrari buruz sortu duen kanta kantatu du; Maddi Kazabonek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Aitatxo eta Amatxo kantak; eta Alaitz Guridi eta Arantxa Ansak sehaska kanta batzuk.

Hamaiketako goxo batekin bukatu da atsolorra. Atsolorran izan da aurten ere Goya Anduaga, Oiartzungo emagina.

2016an jaiotako oiartzuarrak:

Lander; Manex; Xuban; Unax; Ander; Peru; Euri; Oihane; Aimar; Valentina; Mikele; Liher; Xabier; Aiert; Iara; Aitor; Alessandro; Izaro; Malen; Leire; Axel; Luka; Ibai; Oihan; Garazi; Erik; Ekhi; Unax; Daniella Amarachi; Arhane; Peru; Uxue; Noa; Inar; Mara; Martin; Ane; Amaiur; Ipar; Ander; Auritz; Luna; Owen; Ane; Fatima; Ariane; Laia; Hodei; Eneko; Malen; Noah; Xumar; Nekane; Naiara; Mare; Jon; Nora; June; Egoi; Ekhi; Ekain; Ur; Alaine; Irati; Enaitz; Malen; Malen; Ahmed; Oier; Aimar; Nora; Jose Maria; Aiert; Unai; Manex; Imran; Aimar; Zihara; Laia; Mendaur; Ekaitz; Ekain; Luca Stefan eta Jokin,

Gehigarriak

48 haurrek parte hartu dute atsolorran