Martxoko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean
Datorren asteazkenean, hilak 29, martxoko ohiko udalbatzarra izango da. Hauxe da landuko den gai-zerrenda:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Altsasuko gertaeren inguruko mozioa, EH Bilduk aurkezturikoa.
3) Arditurriko bidegorriko bizikleta eta oinezkoen bidea egin eta finantzatzeko hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren artekoa.
4) Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren 2016ko tarifen aurrean jarritako auzian atzera egitearen berrespena.
5) Arizmendienea etxea eta bere lorategia kultura ondasun kalifikatua izendatzeko eskaera.
6) Oiartzungo Zarata Maparen hasierako onarpena.
7) Haurtzaro Ikastolako eraikuntza nagusiko lehen solairuan laborategia eta teknologia gelak lekuz aldatzeko emandako obra baimenagatik sorturiko likidazioari hobaria aplikatzeko.
8) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
9) Beste organoen jardueraren jarraipena.
10) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika