Gurasoentzako tailerrak antolatu dituzte Abaraxkak eta Udalak

HHko gurasoentzako saioa ostegunean izango da

HH eta LHko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerrak prestatu dituzte Abaraxka ludotekak eta Udalak. Lehenengo saioa etzi (maiatzak 4, osteguna) izango da, HHko seme-alabak (3-6 urte) dituzten gurasoentzako: mugen inguruko saioa izango da.

Hurrengo saioan hilaren 11n izango da. Saio hori LHko (6-12 urte) seme-alabak dituzten gurasoentzako izango da. Gatazken inguruko saio praktikoak landuko dituzte.

Bai bata zein bestea, aurretik egindako saioen jarraipenak izango dira, formakuntza borobiltzeko. Javi Bravo Agintzariko gizarte hezitzailea izango da bi saioak gidatuko dituena.

Gehigarriak

Gurasoentzako tailerrak antolatu dituzte Abaraxkak eta Udalak