LHko ikasleen bertso-saioa izango da etzi

Madalensoron bi saio egingo dira

Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailako ikasleen bertso-saioa izango da datorren ostegunean (hilak 18) Madalensoro pilotalekuan.

LH 5. mailakoen saioa 17:15ean hasiko da eta 18:00etan LH 6. mailakoena. Guztira, 258 ikaslek parte hartuko dute ekintzan.

Ikasturtean zehar ikasgelan landutakoa erakutsiko dute jendaurrean. Izan ere, ahozkotasunak euskararen erabileran duen garrantziaz jakitun, Euskara Biziberritzeko II. Planaren (EBPN) baitan ikasgeletan bertsolaritza lantzea sustatzen du Oiartzungo udalak.

Gehigarriak

LHko ikasleen bertso-saioa izango da etzi