Gazteen Antzerki Eskolako izen-ematea astelehenean irekiko da

Ekainaren 9a arte Elorsoron eta ikastetxeetan

Datorren astelehenetik aurrera, 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek datorren ikasturterako Oiartzungo Antzerki Eskolan izena emateko aukera dute.

Ekainaren 9an bukatuko da izena emateko epea Elorsoro kiroldegian, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan. Ordainketaren ziurtagiria eta izen-emate orri aurkeztu behar dira. Ikasturtea 60 € ordaindu beharko dute oiartzuarrek eta 80 € kanpokoek. Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontuan egin behar da.

Ordu eta erdiko eskolak astean

Eskolak datorren ikasturtean izango dira, Karaez kaleko 4. zenbakian. Irailaren 26an, ikasturteko aurkezpen bilera izango da (19:00etan, lokalean).

Astean ordu eta erdiko saioa izango da: asteazkenetan (14:45-16:15) edo ostiraletan (14:45-16:15). Izena ematerakoan, bi ordutegien artean gustukoena aukeratu beharko dute gazteek.

Informazio gehiago kultura@oiartzun.org-era idatzita edo 943 49 10 34 telefonora deituta.

Gehigarriak

Gazteen Antzerki Eskolako izen-ematea astelehenean irekiko da