Urmendi Festa izango da igandean

Haurrentzako txokoak eta antzerkia izango dira

Urmendi Festa ospatuko du 0-3 hezkuntza komunitateak (haur, guraso, senide, irakasle...) datorren igandean -hilak 28- Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian (Maria Garaiar plazan).

10:30ean hasiko da festa guraso eta irakasle talde batek prestatu duen antzerki sorpresarekin. Ondoren, txokoak martxan jarriko dira: taloena; fruta eta zukuena; goxo-denda (madalenak-eta apaintzeko); mural-margoketa eta photocall-a (mozorrotuta argazkiak ateratzeko).

Goiz guztian zehar guraso eta irakasleak arduratuko dira zuzeneko musikarekin festa girotzen. Guztientzako hamaiketako baten ondoren, 13:00etan bukatuko da festa.

Gehigarriak

Urmendi Festa izango da igandean