11 puntuko gai-zerrenda landuko da
Asteazkenean, hilak 31, maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan. Hauxe da landuko den gai-zerrenda:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Informazioaren lagapenerako Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren barruan, D7 eranskinaren onarpena (Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan jasotako datuen kontsulta).
3) Gurutze, Karrika eta Ergoien auzoetan garraio zerbitzu publikoa emateko itunaren, Udala eta Oiartzungo Taxisten Elkartearen artekoa, luzapena.
4) UGA-3 eremuko sistema orokorretarako zoruen okupazioa dela eta desjabetze espedientearen irekiera ezezteko erabakiari aurkeztutako alegazioak.
5) ELI-3C eremuko (Mosa Altzariak) Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
6) Makarrastegi poligonoa 4 eremuko Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
7) 2018. urterako herriko jeiegun ofizialaren proposamena.
8) 2017/2018 ikasturtean Ibargain Musika Eskolan musika-ikasketak egingo dituzten ikasleei bekak emateko arautegiaren onarpena.
9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
10) Beste organoen jardueraren jarraipena.
11) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika