Euskara, kultura eta gizarte-ongizate arloko beharrei erantzungo liokeen eraikinaren proiektua lantzen hasi da Udala

Lehen urrats gisa arlo horietako elkarte eta erabiltzaileen beharrak hobeto ezagutzeko saioak egin dira

Mendiburu kaleko 14. zenbakian (gaur egun Gazte Izana-en egoitza dagoen eremuan) euskara, kultura eta gizarte-ongizate arloetan dauden zenbait beharri konponbidea ematea helburu duen eraikin bat egiteko proiektua lantzen hasi da Udala.

Azken asteetan, egoeraren diagnostikoaren prozesua egin du Udalak: kultura, euskara eta gizarte-ongizate arloko udal teknikariekin eta eragileekin elkartu da (euskalgintza; Gazte Izanak; antzerkia, dantza, musika... arloko eragileak) bakoitzaren beharren informazioa jasotzeko.

Prozesua Astazaldi arkitektura estudioak gidatu du, hirigintza eta parte-hartzean aritutako profesional hauek idatziko baitute aurreproiektua.

Udan, aurkezpen publikoa eta ekarpenak

Beharrak eta aukerak aztertu ondoren, eraikina Mendiburu kaleko 14. zenbakia dagoen eremuan egitea planteatu da, beharrei erantzuteko egokia delakoan. Proiektu honekin batera, Landetxe plaza berrituko luke Udalak. Horregatik, Landetxeko bizilagunekin ordezkariekin ere bildu da, euren arazoak eta beharrak lehen eskutik jasotzeko.

Udalaren asmoa proiektua herritarrekin partekatzea eta osatzea da, zuzeneko informazioa emateko eta hauen ekarpenak jasotzeko. Horretarako, aurkezpen publikoak eta ekarpenak egiteko aukerak eskainiko ditu uda hasieran.

 

Gehigarriak

Euskara, kultura eta gizarte-ongizate arloko beharrei erantzungo liokeen eraikinaren proiektua lantzen hasi da Udala