Gazteen Antzerki Taldeen emanaldiak izango dira datorren astean

Hiru egunetan antzezlanak ikusteko aukera izango da

Datorren astetik aurrera Gazteen Antzerki Taldeen emanaldiak izango dira. Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Lur Korta eta Saioa Aizpurua antzerki irakasleek eta Txiribuelta, Gu Ga eta Santzak taldeetako gaztetxoek aurkeztu dituzte saioak.

Antzerkizaleak gaztetxoen emanaldiak ikustera animatu nahi ditu Udalak, herrian antzerkigintzak duen etorkizuna primerakoa baita. Era berean, gaztetxoek antzerkigintza munduari eskaintzen diote ahalegina txalotu nahi du.

Hiru talde eta hiru antzezlan

Lehenengo saioa hilaren 6an (asteartea) izango da. Txiribuelta taldeak Hemen tigre usaina dago antzeztuko du. Udan eskolako lanak egitera zigortu dituzten gaztetxo batzuen kontuak izango dituzte hizpide. Taldea hauek osatzen dute: Laiene Aranburu; Malen Elizasu; Uxue Eskudero; June Imaz; Maider Iparragirre; Naiara Lekuona; June Manjarres; Aiora Mitxelena; Olaia Sorondo eta Lohizune Telletxea.

Biharamunean, hilak 7 (asteazkena) Behin batean eskainiko du Gu Ga taldeak. Ipuinen munduan sartzen diren ama bat eta bere bi alaben istorioa taulartuko dute. Taldekideak hauek dira: Amaiur Aranburu; Irati Arruabarrena; Joana Arruabarrena; Irati Brun; Julen Castillo; June Iborra; Saioa Iñarra; Naroa Maroto; Eider Ormaetxea; Alaitz Retegi; Soledad Rostas eta Irene Sarasti.

Azkeneko emanaldia hilaren 9an (ostirala) izango da. Baserriya lana eskainiko du Santzak taldeak. Baserrian bizi den familia baten kontuak kontatuko dituzte: alaba zaharrenak nobioa etxera eramaten duenean hasiko dira komeriak. Hauek dira taldekideak: Oihan Azpiazu; June Galardi; Ainhoa Hernandez; Leire Hernandez; Luix Mitxelena; Irati Matelo; Lierni Rodriguez; Izar Susperregi eta Laida Valderrama.

Hiru saioak 18:00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian, dohainik.

Gehigarriak

Gazteen Antzerki Taldeen emanaldiak izango dira datorren astean