Udako igerilekua datorren larunbatean irekiko da

Ekaineko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da

Datorren larunbatean, hilak 10, udako igerilekuaren denboraldia hasiko da. Hiru hilabetez egongo da irekia, irailaren 10a arte. Ekaineko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da.

Hiru hilabete hauetan, egun bakarrean itxiko da igerilekua (eguraldiarengatik ez bada): abuztuaren 3an. Uztaileko ordutegia 10:00etatik 21:00etara izango da. Abuztuan eta irailean, ekaineko ordutegi bera izango du: 11:00-20:00.

Elorsoroko bazkide ez direnentzako aukerak

Elorsoro kiroldegiko bazkideek igerilekuaren erabilera ere sartuta dute euren txartelean. Bazkide ez direnek eguneko sarrerak, hilabeteko bonoak edo denboraldiko bonoak eskuratu ditzakete.

Eguneko 3,60 € (16 urtez beheiti) eta 7,15 €tan (16 urtez goiti) salduko dira. Sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 14,30 €tan gazteenak eta 28,50 €tan helduenak. Bost urtez beheitiko haurrek ez dute sarrerarik ordainduko, baina beti heldu baten ardurapean egon beharko dute.

Denboraldiko bonoaren prezioak hauek izango dira: familiakoa, 120 €; helduen banakakoa, 90 € eta gazteen banakakoa, 60 €. Denboraldiko bono hauek udako igerilekurako bakarrik izango dira.

Hilabeteko bonoak, berriz, udako igerilekua eta Elorsoro kiroldegia erabiltzeko aukera emango du. Prezioak hauek izango dira: familiako 105,30 €; helduen banakakoa 62,85 € eta gazteen banakakoa 38,55 €.

 

Gehigarriak

Udako igerilekua datorren larunbatean irekiko da