Eremu publikoetan sanjuan sua pizteko baimena eskatu beharko da

Ingurumena eta gizaki zein ondasunen segurtasuna bermatu behar dira

Ekainaren 23an, sanjuan bezperako suak eremu publikoetan piztu nahi dituzten herritarrek eskaera egin beharko dute udaletxean eta ingurumena, gizaki eta ondasun publikoen segurtasuna bermatzeko baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaerak hilaren 20a arte aurkeztu daitezke. Egokitasuna aztertu ondoren, sua pizteko baimena emango du Udalak.

Segurtasun neurri hauek bete beharko dituzte Oiartzungo sanjuan suek: gehienez hiru metroko altuera izango dute; material solidoa bakarrik erreko da (debekatua dago likidoak, pneumatikoak, olioak, plastikoak, tresna elektrikoak... erretzea); sua eraikin, linea elektriko, ibilgailu eta objektuetatik urrun kokatu beharko da eta zoladuraren gainean ez.

Suaren pila egiten ekainaren 16tik aurrera hasi ahal izango da. Sanjuan bezperako eguna heltzean, 20:00etatik aurrera piztu daitezke suak. Bukaeran, sua itzalita dagoela egiaztatu eta ingurua txukun utzi beharko da.

Zalantzak argitzeko edota iradokizunak egiteko udaltzaingoarekin harremanetan jarri daiteke: 943 49 33 11.

Gehigarriak

Eremu publikoetan sanjuan sua pizteko baimena eskatu beharko da