Alaia Belaunzaranek harpa kontzertua emango du datorren asteazkenean

Oiartzuarra Madrilen goi mailako musika ikasketak egiten ari da

Alaia Belaunzaran Arruabarrena harpista gazteak kontzertua eskainiko du datorren asteazkenean (hilak 14) udaletxean, 19:00etan.

Harpista gazte hau 7 urte zituela hasi zen soinu-tresna hau jotzen Ibargain Musika Eskolan, Iñaki Gurruchaga irakaslearekin. Gero, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan jarraitu zuen Cristina Sanchezekin eta gaur egun, musikako goi mailako ikasketak egiten ari da Madrilgo Real Conservatorio-n, Susana Cermeño irakaslearekin.

Besteak beste, gazte oiartzuarrak Beira taldearekin kolaboratu zuen Margotu berria diskoan. 

Gehigarriak

Alaia Belaunzaranek harpa kontzertua emango du datorren asteazkenean