Teknologia berrien erabilera eta adin txikikoen inguruko saioa antolatu da gurasoentzat

Erabilera egokiak bultzatzeko aholkuak emango dira

Adingabeko Mahaiak (Udaleko Gizarte-Ongizate sailak eta hezkuntza arloko eragileek osatua) gurasoentzako saioa antolatu du datorren asteazkenerako (hilak 14), adin txikikoak eta teknologia berrien gaiaren inguruan aritzeko. Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 17:00etan (ordu eta erdiko iraupena izango du saioak).

Arkaitz Lareki EHUko Ibaetako Hezkuntza fakutalteko Didaktika eta eskola-antolaketa saileko irakasle eta ikertzaileak, eta Agintzari elkarteko Javi Bravo hezitzaileak dinamizatuko dute saioa.

Guraosie, euren seme-alanek teknologia berrien erabilera egokia egin dezaten bultzatzeko aholkuak emango zaizkie.

Era berean, azken hilabeteetan Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko LH 5. maila eta, DBH 2. eta 4. mailetako ikasle eta gurasoen artean teknologia berrien erabileraren eta hauen arriskuen pertzepzioaren inguruan egin den  inkestaren lehenengo emaitzen berri ere emango da.