Ekainaren 26an hasiko dira Elorsoroko igerilekua konpontzeko lanak

Eremu termoludikoa eta gainerako zerbitzuak mantenduko dira

Elorsoro kiroldegiko igerileku handia berritzeko lanak egingo dira uda honetan, pitzadura konpontzeko. Ondorioz, ekainaren 26tik irailaren 4a arte itxita egongo da igerileku zerbitzua.

Tarte horretan, eremu termoludikoaren zerbitzuan ez da aldaketarik izango. Egun batzuetan soilik egongo da itxita, igerilekutik pasatu gabe eremu termoludikora iristeko pasillo bat egin ahal izateko (etenaldiaren data zehatzen berri kiroldegian bertan emango dute).

Oiartzungo Udalak eta OKISAk igerileku eremuan egin beharreko lanak udan egitea erabaki dute erabiltzaileei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Data horietan udako igerilekua irekita egongo da.

Igerilekuko lanek kiroldegiko gainerako zerbitzuei ez dira eragingo.

Galtzarabordako eta Lezoko igerilekuak erabiltzeko aukera, dohainik

Elorsoroko bazkideek lanek irauten duten bitartean igeri egiteko aukera izan dezaten, eskualdeko udalekin adostasunera heldu da Oiartzungo Udala: ekainaren 26tik uztailaren 31ra eta abuztuaren 16tik irailaren 4ra Errenteriako Galtzarabordako igerilekua erabili dezateke dohainik (abuztuan bi astez itxita egoten da, mantenu lanetarako).

Lezoko Altzate igerilekua ere erabili ahal izango dute ekainaren 26tik uztailaren 31ra eta abuztuaren 16tik irailaren 4ra goizez, eta Galtzarabordako kiroldegia itxita dagoenen, egun osoz. Hau ere dohainik.

 

Gehigarriak

Ekainaren 26an hasiko dira Elorsoroko igerilekua konpontzeko lanak