Oiartzuarrak etorriberrientzako harrera saioetan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak

Datorren asteazkenean izango da hurrengo saioa

Oiartzunera etorriberrientzako harrera saioa izango da datorren asteazkenean (hilak 14), 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan.

Oraingo honetan, oiartzuarrak gonbidatu nahi ditu Udalak saiora. Etorriberriek saioetan parte hartzea bezain garrantzitsua da bertako herritarrek eta eragileek ere parte hartzea, harrera naturalagoa izateko eta integrazioa errazteko.

Harrera saioak hiruzpalau hilabetean behin egiten ditu Udalak, Euskara eta Gizarte-Ongizate sailen elkarlanari esker. Saio bakoitzean herriko elkarte pare baten ordezkariak egon ohi dira. Hala ere, saioak irekita daude edonorentzako.

Gehigarriak

Oiartzuarrak etorriberrientzako harrera saioetan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak