Euskal Herria plazako jolasparkea berrituko da

Aste honetan hasi dira lanak

Euskal Herria plazako jolasparkea berritzeko lanak egiten hasi da Udala aste honetan. Lehendabiziko, lurreko goma kendu eta berria jarriko da.

Lan horien ondoren, jolasak eta eserlekuak margotuko dira eta bukatzeko, lorontziak aldatu.

Lanek irauten duten bitartean haurrek ezingo dute parkea erabili.

Gehigarriak

Euskal Herria plazako jolasparkea berrituko da