Perurenak eta Lasa anaiek botako dute xanistebanetako txupinazoa

Herriko txirrindularitzaren historiako pertsona garrantzitsu hauek eta xanistebanetako klasikaren 70. urteurrena omenduko dira

Txomin Perurena, Miguel Mari Lasa eta Joxe Manuel Lasa txirrindulari ohiek emango diete hasiera aurtengo xanistebanei, Jai Batzordeak hala erabakita.

Lartaun zikloturista elkarteak egin zuen proposamena: Perurena eta Lasa anaiak Oiartzungo txirrindularitzaren historian hiru pertsona mugarri dira. Besteak beste, 1970ean hirurek egindako balentria hor dago: Espainiako Txapelketarako Gipuzkoako taldea osatu zuen hirukote oiartzuarrak, baia irabazi ere. Era berean, aurten 70. aldiz antolatuko du Lartaunek xanistebanetako klasika.

Txirrindularitzak protagonismo berezia izango du aurtengo xanistebanetan, festetako erakusketa ere Txomin Perurenaren kirol-bizitzari eskainiko baitzaio. 

Gehigarriak

Perurenak eta Lasa anaiek botako dute xanistebanetako txupinazoa