Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea irekiko da

Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenentzako lan-poltsan izena emateko epea irekiko da uztailaren 3tik 17a bitartean (biak barne).

Baldintzak euskaraz jakitea eta 18 urte beteak izatea dira. Oiartzuarra izatea lehenetsiko da lanerako. Udaletxeko harreran eman behar dute izena interesatuak (NAN-a aurkeztu beharko da derrigorrez).

Guztira, 15 lanpostu izango dira xanistebanetan zaintza-lana egiteko. Izena emandakoen artean zozketa bidez aukeratuko dira langileak.