Udalak eta Ttur-Tturrek eragile eta euskaltzaleak bilerara deitu dituzte

Aurrera begirako ekimenak partekatu nahi dira

Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko eragile eta euskaltzaileei bilerarako deia egin diete datorren ostegunerako (hilak 13). Hitzordua Manuel Lekuona bibliotekan da, 19:00etan.

Datozen bi urteetarako euskalgintza arloan lehentasunezkoak izango diren ekimenak aurkeztu nahi dira bileran. Besteak beste, Oiartzunen euskararen erabilerak azken urteetan izan duen eboluzioaren inguruan sortutako kezkatik abiatutako ekintzak proposatuko dira. UEMAk antolatutako euskararen arnasgune tailerren ondoren, lantalde bat dabil gai hau jorratzen.

Eskualde mailako Oarsoarrak egitasmoak euskararen aldeko aktibazioan eman dituen urratsak ere azalduko dira. Euskararen egoera ezberdina da eskualdeko herri bakoitzean. Gure kasuan, 2017ko abenduan Oiartzunen Konpromisotik Aritzera dinamika martxan jartzea aurreikusten da. 

Herritik eta herriarentzako abiatutako ekimenak direnez euskararen arloko hauek, gonbidapena ere irekia da, euskararekiko interesa duen edonorentzat. 

Gehigarriak

Udalak eta Ttur-Tturrek eragile eta euskaltzaleak bilerara deitu dituzte