Txinalka helduen antzerki taldean izen-ematea martxan bihartik aurrera

Irailaren 6an hasiko dira eskolak, Tessa Andonegirekin

Bihartik hilaren 30a arte Txinalka, helduen antzerki taldean, izena emateko epea irekita egongo da. Irailaren 6an hasiko dira eskolak, Tessa Andonegi irakaslearekin.

Ikasturtean zehar, asetazkenero, bi orduko saioa egingo du Txinalkak: 19:00etatik 21:00etara, Karaez kaleko 4. zenbakian.

Izen-emate orriak toki hauetan daude eskura: Manuel Lekuona biblioteka; udaletxea; Elorsoro kiroldegia; Makutxo; Amaxkar; Garmendi txokolategia eta anbulatorioa. Orriak Elorsoron edota udaletxean aurkeztu behar dira, izen-emateko, ordainagiriarekin batera.

Oiartzuarrek 60 € ordaindu beharko dute ikasturtea eta kanpokoek, 80. Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar da ordainketa: 3035 0126 60 1260900006.

Informazio gehiago nahi duena Andonegirekin jarri daiteke harremanetan: tandonegi@gmail.com.

Gehigarriak

Txinalka helduen antzerki taldean izen-ematea martxan bihartik aurrera