Hondakinen bilketan aldaketak izango dira xanistebanetan Elizalde auzoko zenbait kale eta plazatan

Bilketa goizez egingo da abuztuaren 2tik 7ra

Xanistebanak diren bitartean hondakinen bilketako ordutegian aldaketak izango dira Elizalde auzoko zenbait eremutan.

Abuztuaren 2tik 7ra, goizez egingo da bilketa eta bizilagunek 08:00etatik 09:00etara atera beharko dituzte hondakinak.

Honako kale eta plaza hauei eraingo die aldaketak: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka eta Rafael Pikabea kaleak (1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak), eta Doneztebe, Landetxe, Euskal Herria eta Kaskazuri plazak. 

Gehigarriak

Hondakinen bilketan aldaketak izango dira xanistebanetan Elizalde auzoko zenbait kale eta plazatan