12 puntuko gai-zerrenda landuko da
Bihar, uztailak 27 asteazkena, uztaileko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan. 12 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarraldiei dagozkien akten onarpena.
2) Zinegotzi baten kargu-uztea.
3) Lintzirin Poligonoko zerbitzu bidea (Irungo norabidean) egin eta finantzatzeko hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren artean.
4) Udal jabegoko Karla Lekuona futbol zelaia eta instalazioen erabileraren emakidarako Oiartzun Kirol Elkartea eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena.
5) San Marko Mankomunitateari, 2017ko aurrekontuak direla eta, Oiartzungo Udalak jarritako erreklamazioari erantzuna eta aurrekontuen behin betiko onarpena.
6) Elizalde Herri Eskolako Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2017ko txostenaren aurkezpena eta onespena.
7) 2017ko Xanistebanetako egitaraua eta aurrekontuaren onarpena.
8) Ibargain Musika Eskolaren 2017-2018 ikasturteko iraila-azaroa hilbateetako bekak aurreratzeko eskaera.
9) 2016ko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.
10) 2017ko Oarsoaldea SAren Gestio Planaren ekarpenak.
11) Beste organoen jardueraren jarraipena.
12) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika