Irailaren 29a arte eman daiteke izena Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan
Ireki da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ongi pasatzeko eta lagun mordoa egiteko aukera bikaina.
Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa. Oiartzungo kasuan, DBH 1 eta DBH 2ko gazteei zuzendatuko eskaintza izango da eta irailaren 29a arte eman dezakete izena.
Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egunpasak, asteburu-pasak... eta beste herrietako gazteekin ere elkartzen dira.
Izena bakoitzak bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen-emate orriak bete eta ikastetxean entregatuta. Oiartzunen, beraz, Elizalde Institutuan eta Haurtzaro Ikastolan.
Oiartzunen saioak irailaren 29an hasiko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika