99.000 € inbertituko dira lanetan
Ugaldetxoko Juansendo kaleko espaloia eta hoditeria berritzeko lanak hasi dira. Aurreikuspenen arabera, bi hilabeteko iraupena izango dute lanek eta Udalak 99.000 €ko inbertsioa egingo du berrikuntza lan hauetan.
Lanek dirauten bitartean, Juansendo kaleko autobus geltokien tokiek aldaketak izango dituztela jakinarazi nahi du Udalak. Kale horretan bertan izango dira, baina tokiak aldatuta.
Auzotarren eskaeretatik abiatuta
Juansendo kaleko espaloiaren berrikuntza lana Ugaldetxoko auzotarren eskaeretatik abiatutako egitasmoa da. Honela, azkenaldian pixkanaka auzoko espaloiak berritzeko lanak osatzen doa Udala: Mendibil, Katalintxo, Ihurrita poligonoa... eta orain, Juansendoko hau.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika