LH 2. mailako haurrentzako Muittu! egitasmoan izen-ematea martxan

Urriaren 2an hasiko dira saioak

LH 2. mailako ikasle oiartzuarrentzako (2010ean jaiotako umeak) Muittu! egitasmoa eskainiko du aurten ere Udalak, hirugarren ikasturtez. Izen-ematea martxan da oraindik.

Egitasmo honen helburua haurrek jolastuz ongi pasatzea eta esperimentatzea da: psikomotrizitatea eta oreka landu, eta kirol batzuk ezagutzen hasteko.

Saioak urriaren 2an hasiko dira. Astean bitan ordubeteko saioak izango dira Elorsoro kiroldegian. Bi txanda izango ditu Muittu-k: astelehen eta asteazkenetan, edo astearte eta ostegunetan.

Ikastaroak urritik maiatzera iraungo du. Hileko kuota 10 € izango da.

Informazio gehiago nahi duenak edo oraindik izena eman ez eta apuntatu nahi duenak, eskolakirola@oiartzun.org helbidera idatz dezake.

 

Gehigarriak

LH 2. mailako haurrentzako Muittu! egitasmoan izen-ematea martxan