14 gai landuko dira
Datorren asteazkenean, hilak 27, iraileko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan. 14 puntuko gai zerrenda landuko da, saio irekian:
1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
2) Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat izenarekin EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
3) Zinegotzi baten kargu hartzea.
4) Batzorde berriemaileen partaideen aldaketak.
5) 2018ko Udal Zerga Ordenantzen hasierako onarpena.
6) ELI-2 eremuko desjabetzapenaren balio-doia dela eta, auzi-errekurtsoa.
7) Oiartzungo kirol instalakuntza zerbitzuaren kontratazioa.
8) Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, entitateen kontaktu datuak lagatzeari buruzkoa. Berri-ematea.
9) Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren lankidetza hitzarmena, datuen lagapenerako. D-3 eranskina (Gizarte zerbitzuetako zerga informazioa).
10) Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planean aurreikusitako inbertsioak gauzatzeko.
11) Oiartzunen Kirol Eskolen sorrera.
12) 16/17 denboraldiko Oiartzungo Kirol Elkarte eta taldeen funtzionamendu gastuetarako diru-laguntzaren 2. zatiaren ordainketa.
13) Beste organoen jardueraren jarraipena.
14) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika