Jaiak eta berdintasunaren gogoeta guneak, zita berriak

Antolatzaileen eta parte-hartzaileen iritzia biltzeko saioak dira 

Herrian antolatzen diren jaiak berdintasunaren ikuspegitik nolakoak diren aztertzeko gogoeta guneek data berria dute. Aste honetan egitekoa zen saioa bertan behera geratu da eta ondorioz, beste bi hitzordu jarri dira: lehena, datorren asteazkenean (urriak 4) bertan. Hurrengoa urriaren 31n izango da. Bi saioak 18:00etan hasiko dira, Manuel Lekuona bibliotekan.

Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Eskualde mailan diagnostikoa egiten ari diren Elhuyarreko teknikariek gidatuko dituzte, modu dinamikoan.

Gogoeta-guneen helburua herrian antolatzen diren jaiak -auzoetako festak, ekimen kulturalak eta gainerakoak- berdintasunaren ikuspegitik nolakoak diren aztertzea izango da. Horregatik, antolakuntzan aritzen diren herritarren iritzia oso garrantzitsua da. Bestetik, parte-hartzaile gisa herritarrek duten ikuspuntua ere jaso nahi da.

Gehigarriak

Jaiak eta berdintasunaren gogoeta guneak, zita berriak