Ostiralean Mugarri aurkeztuko dute Matelo eta Mendizabal egileek
Europako Ondarearen Jardunaldiaren baitan, Artikutzako Trenaren Eguna antolatu du Udalak. Ostiralean (hilak 6) azken Mugarri liburuaren aurkezpen ofizialarekin osatuko da egitaraua.
Altzibarik (Albisturreko aparkalekutik, 08:30ean abiatuta) Eskasera, trenak egiten zuen bidea egiteko aukera izango da, azalpenak entzunez. Oinez, txirrindaz edo korrika egiteko aukera izango da. Oinezkoei azalpenak Anton Mendizabalek eta Suberri Matelok emango dizkiete, eta txirrundulari eta korrikalariei, Felipe Mitxelenak.
Zaldingo pilota-soroa berreskuratuko da
Artikutzako trenari buruzko azalpenak entzuteaz gain, Zaldingo pilota-soroan bote luzeko partida bat ikusteko aukera izango dute hurbiltzen direnek (eguraldiak lagunduz gero).
Bueltarako, autobusa izango da Eskasetik, 11:30etik aurrera, dohainik.
Liburu aurkezpena, ostiralean
Azken Mugarria, hain zuzen ere, Artikutzako trena izenburuduna izan da. Bi egileek, Mendizabal eta Matelok, ostiralean aurkezpen ofiziala egingo dute udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.
Udalak liburu aurkezpenera eta Artikutzako trena izan zena bertatik bertara ezagutzera gonbidatu nahi oiartzuarrak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika