Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbit berezia luzatu nahi diogu: udazken honetan tren berdearekin konbinazio ederra dauka eskura.
Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostegunez, Pagoaldea industrialdetik (Luberri museoaren paretik) tren berdea abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako Harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.
Urriaren 13an, gainera, meatze ingurua ezagutzeko aukera bikaina izango da. 10:00etan ibilaldi bat egingo dugu meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko: burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak... Hau dena meategiko sarrerarekin, doan!
Bi egun hauetarako erreserba egitea nahitaezkoa da, plaza mugatuak baitaude.
Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko:
943 49 50 49/688 89 50 68
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika