Urriaren 15etik azaroaren 15era, Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako kafetegietan erosketa euskaraz egiteak saria izan dezake.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute, Euskara Oarsoaldeko komertziora planeko ekimen-sortaren barnean. Kafea eta tertulia, beti natural leloarekin kafetegien gremioa ari gara lantzen aurten. Kafetegietan euskaraz eskatzen duten bezeroei boletoak banatuko zaizkie, bete eta zozketa batean parte har dezaten.
Lau herrietako 43 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan: Oiartzungo 6k; Errenteriako 20k, Lezoko 4k eta Pasaiako 13k, kafetegian jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.
Herri bakoitzean boleto bana sarituko da. Irabazleak boletoa entregatu zueneko kafetegian erabiltzeko 100 €ko saria, hain zuzen ere. Horrez gain, katilu sorta bat ere zozketatuko da herri bakoitzean.
Egizue kafetegietan euskaraz eta irabazi 100 €ko gastua doan egiteko aukera!
Animo, beraz, eta ekin euskaraz egiteari, bai kafetegietan, bai gainerako establezimendu guztietan. Euskarak beti baitu saria!
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika