Iazko bisitari kopuruari berdintsuari eskaini dio zerbitzua Oiartzungo Turismo Bulegoak

Bisitari gehienak bertakoak izan dira

Oiartzungo Turismo Bulegoak 2017an izan dituen bisitarien datuen berri eman du: guztira, 1.172 lagun atenditu dituzte bertako bi teknikariek irekita egon den denboraldietan.

Aste Santuan eta udan (uztailean eta abuztuan) ireki da Turismo Bulegoa. Bi sasoi horietan iazko bisitari kopurua mantendu da (pixka bat gehiago Aste Santuan, pixka bat gutxiago udan). 

Bertakoak dira Turismo Bulegora gehien hurbildu direnak. Ondoren, Frantzia (%13,40) eta Kataluniatik (%11,86) etorritako bisitariak jaso ditugu gehien. Atzerritik datozen bisitarien kopurua mantendu egin da aurten, baina EAEkoak igo eta Espainiako estatutik datozenak pixkat bat jaitsi dira neurri berean.

Oiartzunera datozen bisitariek Turismo Bulegoan eskatu dituzten zerbitzu nagusiak planoak eta foiletoak eta, interes turistikoko tokiei eta natur turismoari buruzko informazioa izan dira.

Gehigarriak

Iazko bisitari kopuruari berdintsuari eskaini dio zerbitzua Oiartzungo Turismo Bulegoak