Ergoiengo ur-hoditeria berritzeko bigarren fasea hasi da

Killimo eta Olatxe arteko zatian egingo dira lanak

Ergoiengo hoditeria-sarea hobetzeko lanen bigarren fasea hasi da aste honetan. Killomo eta Olatxe arteko hoditeria guztia berrituko da datozen hiru hilabeteetan.

Udalak 276.000 € pasatxo inbertituko ditu sarea berritzeko lan hauetan.

Lanek irauten duten bitartean, bidegorrian mozketak ere izango dira. Adibidez, orain Olaizola eta Ordozelaiko bidegurutze arteko puska itxita dago. Bidegorriko erabiltzaileei eragozpen hauek ulertzeko eskatu nahi die Udalak, Ergoiengo auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko ezinbesteko lanak baitira.

Gehigarriak

Ergoiengo ur-hoditeria berritzeko bigarren fasea hasi da