Oiartzungo gaztetxoek teknologia berriekin dituzten harremanen azterketaren emaitzak aurkeztuko dira ostegunean

LH eta DBHko sei mailetako ikasle eta familiekin egin da ikerketa

Teknologia berrien erabileraren inguruan gaztetxo eta gurasoekin herri mailan egin den azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte publikoki Udalak eta Adingabeko Mahaiak datorren ostegunean (hilak 26), 17:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.

EHUko irakasle den Arkaitz Lareki eta AGIPADeko hezitzaile den Javi Bravo izan dira azterketa egin dutenak, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta 6. mailako ikasle eta gurasoekin, baita Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBH ziklo osoko ikasle eta familiekin.

Aurkezpena, batik bat guraso eta hezitzaileei bideratua egongo da.

Gehigarriak

Oiartzungo gaztetxoek teknologia berriekin dituzten harremanen azterketaren emaitzak aurkeztuko dira ostegunean