Hilabete honetako protokolo gastua 95 €koa izan da
Urriko ohiko udalbatzarra adostasunean pasatu zen atzo. Besteak beste, 2018ko taxi tarifak onartu ziren. Proportzionalki aldatuko dira prezioak: Gipuzkoako bataz bestekotik urrutien daudenak gehiago, pasatzen dutenak bat ere ez. Eneritz Arbelaitz jarduneko alkateak adierazi zuenez, "helburua Gipuzkoako bataz bestekora hurbiltzea da, urtez urte. Proposamena taxilarien elkartearen eta Oarsoaldek lau udalen artean adostutakoa da".
Oarsoaldea Garapen Agentziari aurtengo hirugarren hiruhilabeteko diru-laguntza ematea onartu zen. 90.607 € jasoko dit Oiartzundik ASAP programa eta, turismoa, enlegua eta ekintzailetza programak kudeatzeagatik.
Gai-zerrendatik kanpo, Udalaren eta Izenperen arteko hitzarmena lantzea onartu zen. Administrazio elektronikora hurbiltzeko ezinbestekoa izango da herritarrek identifikazio eta sinadura digitala edukitzea. Hitzarmen honi esker, norbanako eta entitateei identifikazio horiek lortzeko aukera emango zaie.
Urriko protokolo gastuak 95,45 € izan dira, bidaiatan. Era berean, uztailetik irailera bitarteko udal aurrekontuaren exekuzioaren berri eman zen. Ikusi nahi duenak www.oiartzun.eus-en edota Kontuhartzailetzan du aukera.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika